Sarrerak salgai, Oa-Huetak ikusteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 27a, 02:00

Udaberrian sorkuntza egonaldia egin zuen Elirale antzerki konpainiak Hernaniko 5 eta 6 urteko 200 ikasle ingururekin, eta lan hori bukatzeko, Oa-Huetak antzezlana antzeztuko dute larunbatean Biterin, 11:00etan eta 12:15etan. Sarrerak salgai daude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!