Gizarte Berrikuntzarako LHII zentroan, hau da, Hernani Lanbide Heziketan, 12 ikastaro emango dira urritik aurrera, langile eta langabetuei zuzenduta. Denak astelehenetik ostegunera izango dira, arratsaldez, eta 20 euro balio dute.
Aurreneko ikastaroak urriaren 24an hasiko dira; fabrikazio mekanikoko eta elektrizitateko bana. Azkenekoa, apirilean.
Izenematea irekita dago Karmelo Labaka 7an, 943 55 19 58 telefonoan edo fnr@hernanilanh.eus helbide elektronikoan. Informazio gehiago, www.hernanilanh.eus webgunean.
30 eta 90 ordu arteko ikastaroak
Guztira, 12 ikastaro daude aukeran: fabrikazio mekanikoko bost, txirbil-harroketa bidezko mekanizaziorako prozesu, produktu eta programekin lotuak; elektrizitatea eta elektronikako sei, instalazio, makina elektrikoen muntaketa eta arriskuen prebentzioekin lotuak; eta gizarte eta kultur zerbitzuen alorrean, aisialdirako hezkuntza jarduerak haur eta gazteentzat.
Ikastaro laburrena 30 ordukoa izango da, eta luzeena 90ekoa; hau da, hilabete edo bi hilabeteren bueltan iraungo dute, eta aurrenekoak urria bukaeran hasiko dira.