Hileko azken asteartero bezala, Plenoa bilduko da gaur, 19:00etan udaletxeko bigarren pisuan. Aurretik, 18:00etan, Hirigintza eta Ingurumen Batzordea bilduko da, 4garren pisuan, besteak beste, Landareko industrialdean bide birmoldaketa proiektua onartzeko.
Plenoan, 15 puntu aztergai
Ohiko Plenoa, berriz, 19:00etan hasiko da, eta guztira, 15 puntu landuko dira.
Batetik, 2016ko aurrekontuaren hainbat kreditu aldaketaren eta kontu-hartzailearen txostenaren berri ematea, eta Ereñotzuko Toki Entitate Txikiaren aurrekontu aldaketa onartzeko proposamena. Bestetik, Hirigintza Hitzarmena. Era berean, aztertuko dira Udaleko Zerbitzu Sozialen aurrekontu eta Zuzendaritza aldaketa, indarkeria matxista bizi duten emakumeei arreta hobea emateko Protokoloa eta behin-behineko langileen zese eta izendapenen dekretua.