Hernanin nagusi izan arren, behera egin du EH Bilduk, eta EAJk irabazi ditu hauteskundeak

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 26a, 02:00

EH Bildu izan zen atzo, berriro ere, indar bozkatuena Herna­nin, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Orain lau ur­tekoekin alderatuz, hala ere, behera egin du pixka bat: bo­to­en %43,37 lortu zituen atzo, eta 2012an %47,29. Bigarren alderdi bozkatuena EAJ izan da, duela lau urte bezala, bo­toen %24,32arekin (2012koetan %23,21a lortu zuen).
Elkarrekin Podemos ez da Espainiakoetan bezain indar­tsu sartu, baina hala ere, 1.458 boto lortu ditu Hernanin (guztien %15,9), hirugarren alderdi bozkatuena izateko.
PSE-EEk, bere aldetik, na­bar­men egin du behera Her­nanin, eta 2012an 1.490 boto jasotzetik (%15,7), atzo 863 lor­tzera pasa zen (%9,41). Eta PPk, 394 boto jaso zituen (%4,29), 2012koen antzeko.
Ciudadanosek 98 boto lortu zituen (%1,06); PACMA/ATTKAA  koalizioak 55 boto (%0,59); Ganemos: Si Se Puedek 48 boto (%0,52); Recortes Cero-GVk 20 boto (%0,21); Libertate Nafarrak 14 boto (%0,15); eta PFyV tal­de­ak 12 boto (%0,13). Hortaz, au­ke­ran zeuden alderdi guztiek jaso dituzte botoak.

Abstentzioak gora Hernanin, %60,54ko partehartzearekin
15.332 herritar zeuden deituta atzo, botoa ematera, eta horie­tako %60,54a hurbildu zen hau­testontzietara. Horrela, be­raz, gora egin zuen absten­tzio­ak, duela lau urteko hau­tes­kun­deen aldean: %39,46koa izan zen atzo, eta %37,18a abstenitu zen 2012an.

EAJ nagusiago, Eusko Legebiltzarrean
EH Bilduren beherakada, na­bar­menagoa izan zen maila oro­­korrean. Legebiltzarrean 21 eserleku izatetik, 17 izatera pa­sako da. Eta EAJk jarraituko du indar nagusia izaten Gas­teizko parlamentuan; beste pixka bat gora eginda, gainera: 29 legebiltzarkide izango ditu, orain arte baino bi gehiago.
Elkarrekin Podemos 11rekin sartuko da Legebiltzarrean, hirugarren alderdi bozkatuena izanda. PSE-EEk 9 izango ditu, aurreko lau urteetan baino bat gutxia­go. Eta PPk osatuko du parlamentua, 9 eserlekurekin (bat galdu du).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!