Futbol eskolako haurren gurasoekin, bilerak

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 25a, 02:00

Datozen egunetan egingo ditu bilerak CD Hernanik, futbol eskolan edo kirol txokoan apuntatu diren haurren gurasoekin. Zubipeko harmailetan izango dira bilerak: bihar, saioak astelehenetan izango dituztenekin; eta ostiralean, ostiraletan izango dituztenekin. Adinaren arabera banatu dituzte bileren ordutegiak.
Bilera horietan hitz egingo dute, funtzionamenduaz, ordu­tegiaz, arropaz...

Hasiera, urriaren 3an
Saioak egun ezberdinetan izan­go dituzten arren, egun berean hasiko dira, urriaren 3an, urriaren 7a jaieguna delako. 17:00etan egingo dute lehen saio berezia, Zubipen, ongietorri jolasekin. Eta gero, Bite­rira igoko dira CD Hernaniko famili argazkia egitera.

Izena emateko epea zabalik dago oraindik; bulegoan bertan edo emailez egin daiteke.

Edozein kasutan, jakinarazi dute izena emateko epea zabalik dagoela oraindik: as­te­lehen, asteazken edo ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara, Zu­bipeko bulegoan; eta bestela, www.cdhernani.com web orri­an deskargatu daiteke orria, bete eta emailez bidaltzeko: futboleskola@cdhernani.com.


GURASOEKIN BILERAK - FUTBOL ESKOLA ETA KIROL TXOKOA

BIHAR, irailak 26
17:00, Astelehenetako kirol txokoa (2009-2010).
17:30, Astelehenetako benjaminak (2007-2008).
18:00, Astelehenetako alebin txikiak (2006).
17:30, Astelehenetako alebinak (2005eko mutilak).

OSTIRALEAN, irailak 30
17:00, Ostiraletako kirol txokoa (2009-2010).
17:30, Ostiraletako benjaminak (2007-2008).
18:00, Ostiraletako alebin txikiak (2006).
17:30, Ostiraletako alebinak (2005eko neskak).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!