Bizikletek txanda gaur, patinei

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 25a, 02:00

Patin Festa izan bazen protagonista atzo, bizikletek hartuko diete txanda gaur, Mugi­kortasun Astearen barruan.
Zita bikoitza izango da gaurkoa, ostiralean hasi ziren ekintzei bukaera emateko; biak ere, goizeko 09:30etatik 11:30etara.
Batetik, Bizikleta Festa egin­­go dute. Plaza Berritik abiatuta, bizi­kleta ibilaldia egingo dute, eta bi ginkana izango dituzte bidean: Zubipeko aparkalekuan, eta Gabriel Zelaian.
Plaza Berrin, gainera, Bizi­busa egitasmokoak (urriaren 3an hasiko da) ere egongo dira, mahai bat jarrita, mural bat egiten... Eta sariak ere ba­natuko dituzte, 11:30etan.

Bide Heziketa, Atsegindegin
Eta bestetik, Bide Heziketako zirkuitua jarriko dute Atsegin­degin, haurrentzat, eta bi or­duko tartean, erakutsiko diete zer egin dezaketen eta zer ez, nola ibili...

GAUR, Mugikortasun Astean
09:30-11:30, Bizikleta Festa, Plaza Berritik abiatuta.
09:30-11:30, Bide Heziketa zirkuitua, Atsegindegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!