Akarregiko sagardoa da euskal herritarren gustukoena. Hala erabaki zuen larunbatean, 200 lagunek osatutako epaimahai herrikoiak. Euskal Herriko II. Sagardo Txapelketa Herrikoia irabazi du sagardotegi hernaniarrak, Lizeaga eta Itxas-Bururen aurretik.
Andoaingo Zumea plazan ospatu zuten final haundia, larunbatean. Afari bikainarekin eta giro ederrean, 12 sagardotegi finalisten sagardoak dastatu zituzten bertaratuek, eta Akarregi izan zen puntu gehien jaso zituena. Guztira, 36 sagardotegik hartu dute parte txapelketan, eta hiru finalaurrekoetako onenak pasa ziren finalera.