Gaur hasi eta bi aste luzez, urriaren 11ra arte, lau artistaren lanez gozatzeko aukera izango da Biterin. Pintura eta eskultura erakusketa jarri dute, Julia Calvo hernaniarrak, Margarita Arangurenek, Jose Luis Lasak eta Antoine Marcok. Arratsaldero egongo da ikusgai, 18:30etatik 20:30etara.
Teknika mistoan egindako diseinu berriak, Calvok
Erakusketa honetarako, Calvok teknika mistoan egindako diseinu berriak gehitu dizkio, grabatuen eta monotipoen bere azken lanari. Arangurenek, bere aldetik, olioz egindako lan figuratibo eta abstraktuak aurkeztuko ditu. Lasak, diseinu oboidea eta hutsunearen garapena ekarriko ditu Biterira. Eta Marcok, teknika eta espiritualitate haundiko margolanak aurkeztuko ditu, bizantziar artea oinarri dutenak.