Mugitzeko modu jasangarriak bultzatzeko asmoz, Mugikortasun Astea ari da izaten Hernanin atzotik. Koxka elkarteak antolatuta, Kirol Egokitu saioa izan zen atzo: proba ezberdinak izan ziren, bakoitza desgaitasun batekin lotuta eta partehartzaileek puntuak lortu zituzten, erakutsi zuten gogo eta sinpatiaren arabera.
Mugikortasun Asteak gaur izango du segida Tilosetan, Patin Festarekin. Patinetan buelta egiteko aukera izango dute trebatuta daudenek. Ohiturarik ez dutenek edo hasiberriak direnek berriz, jolasetan parte hartzeko aukera izango dute. Modalitate ezberdinetako patin erakustaldiak ere, izango dira.
Bihar, azkenik, Bizikleta Festa antolatu dute Plaza Berritik abiatuta; bidean bi ginkana izango dira. Eta ordu berean, Bide Heziketako zirkuitua ere izango da Atsegindegin.
IRAILAK 24, gaur
Patin Festa, Tilosetan:
10:30, Patinetan ibilaldia,
trebatuenentzat.
11:00, Patin jolasak.
12:30, Modalitate ezberdinetako patin erakustaldiak.
IRAILAK 25, bihar
09:30-11:30, Bizikleta Festa, Plaza Berritik abiatuta.
09:30-11:30, Bide Heziketa
zirkuitua, Atsegindegin.