Hernaniko Emakumeen Etxea definitzeko prozesua martxan izango da gaurtik. Egun osoko jardunaldia antolatu dute Biterin. Helburu nagusia da Emakumeen Etxearen gaia Hernaniko gai-agenda publikoan sartzea, hau da, sentsibilizazioan eragitea eta horrekin batera, gaiaren inguruko kokapen eta hausnarketarako espazioa sortzea.
Jardunaldi egunaren aurkezpena 09:30etan izango da, eta ondoren, Mari Luz Estebanek hartuko du hitza. Emakumeen Etxeen inguruko hausnarketa tartea irekiko da, Esteban Galarzak egingo duen ekarpenetik abiatuta.
Ondoren, Euskal Herriko hainbat Emakumeen Etxeen esperientzia gertutik ezagutzeko aukera izango da: Arrasate, Ermua eta Basaurikoak zehazki. Eredu hauen funtzionamendua eta antolaketa nolakoak diren azalduko dute: zein zerbitzu eta baliabide mota eskaintzen dituzten, eta baita ere azalduko dituzte beraien espazio hauek sortzeko bidean izan dituzten indargune eta ahulguneak.
Segidan, Hernaniko Berdintasunaren eta mugimendu feministaren aldeko txango historikoa egingo dute, tailer formatuan. Helburua izango da Hernanin izandako ibilbidea ezagutu eta balioan jartzea. Goizeko jardunaldiak bukatzeko, Virginia Imazek Klownklusioak kontatuko dizkie bertaratutakoei.
Arratsaldean Komanditario Berriak proiektuaren aurkezpena egingo dute. Lehendabizi kontakizun ibilaldia antolatu dute; eta ondoren, ikusentzunezko emanaldia Andrekalen.
EGITARAUA
09:30-09:45, Aurkezpena.
09:45-10:45, Emakumeen etxeak eta feminismoaren eraldaketak. Mari Luz Esteban Galarza.
11:15-12:30, Emakumeen Topalekuen esperientziak ezagutuz: Basauri, Arrasate eta Ermua.
12:30-14:00, Hernaniko Berdintasunaren eta mugimendu feministaren aldeko txango historikoa tailerra.
14:00, Klownklusioak. Virjinia Imaz Quijera, Oihulari Klown.
‘Komanditario berriak’ proiektuaren aurkezpena
20:00, Ekhiñe, Kandela eta Pantxaren kondairaren ibilaldia, Zinkoeneatik hasita.
21:00, Andrekale ikusentzunezkoaren emanaldia, Andre Kalean (euria egingo balu, udaletxeko arkupeetan).