Etxeko babesaren laguntza, Cisnerosi aurre egiteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 24a, 02:00

Pasa den asteburuan jokatu zuen denboraldiko aurreneko partidua, Hernaniko Ohorezko Mailako taldeak, eta sorpresa emateko puntuan izan zen; San­tanderreko Indepen­diente­ren kontra jokatu zuen, eta defentsa bonusarekin bueltatu zen etxera, lau puntuko aldearekin galduta (19-15).
Gaurkoan ere ez daukate nolanahiko lana hernaniarrek, askotan parez pare izan duten aurkariari egin beharko baitiote aurre; Cisnerosi. Hala ere, etxean jokatuko dute, Lan­daren, 17:00etan hasita, eta denboraldiko etxeko aurreneko partidu honetan, zaleak ere indartsu ariko dira, seguru.

Amaiur Torneoaren hasiera, Emakumezkoek
Bestalde, Emakumezkoen Se­nior taldea ere martxan jarriko da. Gaur hasiko du denboraldia, Amaiur Torneoko aurreneko partidua jokatuta. Arra­tsal­deko 18:45etan hasita, Faduran egin beharko diote aurre Getxori; Ohorezko Mailako talde indartsuari.
Maila politeko partidua espero da, beraz, eta inoiz baino denboraldi biziagoa. Izan ere, aurten, sekula baino talde gehiagok hartuko dute parte emakumezkoen Amaiur Tor­neo honetan: Gernika eta Mar­zola Riojak debutatuko dute, batetik, eta bestetik, Getxo, Ohorezko Mailako taldea, eta La Unica, iazko txapeldunak, nabarmentzen dira. Zortzikoa osatzen dute Gaztedi, Eibar, Durango eta Hernanik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!