Tomate dastaketa, urteurrena ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 24a, 02:00

Urtebete pasa da Astiga­­rr­a­gako Udal Baratzak esleitu zirela, eta erabailtzaileek urtaro bakoitzeko uztak landatu, jaso eta probatzeko aukera izan dute. Udaberria eta udara izaten dira baratza egiten dutenentzat urtarorik oparoenak, eta garai honetan, tomatea izaten da baratzetako izarretako bat. Hori horrela, eta urteurrena ospatzeko asmoz, tomate dastaketa antolatu zuten irailaren 16an, baratzetako erabiltzaileek. Beraiek ekoiztutako tomateak jarri zituzten ikusgai eta onenek saria ere jaso zuten. Lehe­nen­go eta bigarren saria Maria Jesus Man­zano eta Iñaki Mau­rirentzat izan ziren; eta hirugarren sa­ria Antonio Iglesias Ortizek jaso zuen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!