«Taldeko hamahiru jokalariak Hernaniko harrobikoak dira»

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 24a, 02:00

Zazpi talde osatu ditu aurten Hernaniko Saskibaloi Elkar­teak, eta lorpenarekin pozik agertu dira arduradunak. Horietako bi, gainera, infan­tilen mailakoak dira; harro­bia zaintzea garrantzitsua baita.
Hain zuzen, Urko Vitoria en­trenatzaileak azalduta­koa­ren arabera, harrobiko joka­lariek indartu dute aurten mutilen seniorren taldea, eta gaur bertan hasiko dute denboraldia, iluntzeko 20:00e­tan Aieteko kirolde­gi­an, Atletico San Sebastianen kontra.

Talde gaztea, aurtengoa
Taldean aldaketa ugari izan direla aitortu du Vitoriak, eta horrek, alde onak eta txarrak izango ditu.
«Pasa den urteko 12 jokalarietatik seik bakarrik jarraituko dute jokatzen, eta harrobitik zazpi jokalari gehitu ditugu. Beraz, aurten taldeko hamahiru jokalariak harrobikoak dira». Hori ga­rran­tzitsua da elkar­tearen­tzat, baina aurtengo den­bo­ral­dirako ahulgunea ere bada. «Taldeko sei jokalarik aurten jokatuko dute au­rrenekoz kategoria honetan, eta beste bizpahiruk 20 urte bes­terik ez dauzkate. Eskar­mentu falta ahulgune ga­rrantzitsua izan daiteke hain­bat partidutan».

«Iazko garaipen kopurua haunditzea da helburua»
Baina aukerarik ere ez dute falta. «Gure indargune nagusia abiadura, fisikoa, intentsitatea eta defentsa dira. Gure mutilek borroka egingo dute partidu  guz­tie­tan; ziur nago». Gainera, li­gan bertan aldaketan izan di­ra. «Lehiarako sistema aldatu egin da eta horrek, seguru asko, liga askoz pareka­tua­goa izatea eragingo du». Hori horrela, helburu garbia dauka Vitoriak, taldearen­tzako: «Helburua aurreneko zortzi taldeen artean egotea izango da; iazko garaipen kopurua hobetzea. Ziur gaude lortuko dugula».
Hala ere, badaki ez dutela areriorik faltako. «Lehenengo zortzien artean egotea ikara­garrizko arrakasta izango li­tza­teke. Aurten hainbat tal­de­tan aldaketa ugari egon dira. Hala ere, Donostiako Bosteko, Alde Zaharra edo DKS, eta Astigarraga eta Azpeitia izango dira, nere us­tez, aurtengo talde gogo­rre­nak». Borroka eta emoziorik ez da faltako, beraz.

«Aurten nesken beste talde bat ateratzea lortu dugu, infantiletan; guretzat oso garrantzitsua da Hernaniko neskei kirola egiteko aukera ematea»

«Neska guztiak oso lehiakorrak dira»
Era berean, borrokarako prest dago nesken taldea ere. Iaz, kadeteetatik jubeniletara igo ziren, eta aurten, «den­bo­raldi polita» espero du Vi­to­riak. «Nahiz eta taldea txikia den, neska guztiak oso lehia­korrak dira, eta ez dute adina oztopo izango. Hori, kategoria hauetan asko nabaritzen da».
Bestalde, nesketan ere harrobia lantzeko aukera izango dutela nabarmendu du. «Aurten nesken beste talde bat ateratzea lortu dugu, infantiletan. Guretzat oso garrantzitsua da Her­naniko neskei kirola egiteko aukera ematea». 

Saskibaloi eskola, etorkizunerako giltza
Baina nesken kasuan baka­rrik ez; infantiletan, mutilen talde berria osatzea ere lortu du elkarteak, eta orokorrean, jokalari berri gehiago izango dira denera. «Talde guz­tie­tan jokalari berriak egotea lortu dugu aurten. Hernani Sas­ki­ba­loi Elkartearentzat oso garrantzitsua da zazpi talde osatzeko aukera izatea, eta infantiletan bi lortzea (nes­kak eta mutilak), en­tre­na­tzaile gutzientzat saria da». 

«Elkartearentzat oso garrantzitsua da zazpi talde osatzeko aukera izatea, eta infantiletan bi lortzea, entrenatzaile guztientzat saria da»

Horrekin lotuta, saskiba­loi eskolari garrantzia haun­dia ematen dio elkarteak, hain zuzen, etorkizunean taldeak indartzeko garran­tzitsua izango delako. «Erron­ka nagusia da jokalari talde nabarmena osatzea. Beraien artean jolastea, saskibaloia ezagutzea... nahi dugu, eta eskola bezala, partidu batzuk jolasten saiatuko gara. Hori lortzeko, saskibaloi federazioarekin elkarlanean arituko gara».
Gainera, jokalari berriak lortzeko eta jokalari bete­ra­no­ei aukera berriak emateko, deialdi irekia egin du elkar­teak udaran, eta arrakasta izan duela azaldu du Vitoriak. «Kiroldegiak eman zigun au­kera oso positiboa izan da. Infantiletako bi taldeak osa­tzeko aukera izan dugu deial­di horri esker. Horrez gain, junior eta senior mailan ari­tzen diren jokalariei entre­na­tzaile lanetan aritzeko au­kera eman diegu, horrela ere hazi daitezen». Etorkizu­ne­ra­ko hari-mutur guztiak ondo lotuta dauzka klubak!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!