Sagar Uzta jaia ospatuko da bihar Astigarragan, eta beste hainbat ekintzaren artean, Goldea elkarteak deituta Kizki Eguna eginen da. Erronka berria jarri du aurten, gainera: 700 kizki-lagun biltzea, alegia. Eguerdiko 13:00etan eginen da ekitaldia, eta goizuetarrei dei egin diete, erronka lortzen laguntzeko; 2011n 400 kizki-lagun bildu ziren Goizuetan. Bihar parte hartzeko aurretik eman daiteke izena, www.sagardoarenlurraldea.com webgunea; 16 urte eduki behar dira.