Beste final batean izanen du ordezkaritza Umore Onak, berriro ere. Lehengo igandean Polque Torneoko finalerdiak jokatu zituzten Labriten Antton Apezetxeak eta Iker Salaberriak elkarren kontra, Zubizarreta ataundarrarekin aurrenekoak, eta Jon Mariezkurrena iruñearrarekin bigarrenak. Apezetxea eta Zubizarretak irabazi zuten, 22 eta 21, eta gaur finala jokatuko dute 18:30etan, Zugarraldeko Anso eta Eskirozen kontra. Bestalde, gaur 16:00etan Gartzaronen jokatuko du Beñat Apezetxeak, Goena lazkaotarrarekin, eta Amundarain eta Iztueta tolosarren kontra, eta 17:00etan, Alberiten, Errioxako Gobernuaren Torneoa jokatuko du Iker Salaberriak, Pedro Ruiz errioxarrarekin, Alberdi azpeitiarraren eta Aizpuru asteasuarraren kontra.