Bi ikastaro, ume eta helduentzat

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 24a, 02:00

Ostegunera arteko epea dago izena emateko, Udalak 2016-2017 ikasturterako antolatu dituen bi ikastaroetan: bio­dan­tzan eta dekorazio mar­gogintzan.

Biodantza, ume eta helduek
Bizipoza, kontzientzia eta osasuna landuko dira bio­dantza ikastaroan, musikaren ozeanoan murgilduta.
Hiru talde osatuko dira, adinaren arabera: helduena, astean bi orduko saioa, 283,50 eurotan; 3-7 urte bitarteko umeena, astean ordu beteko saioa, 141,75 eurotan; eta 8-11 urte bitarteko umeena, astean ordu beteko saioa, 141,75 eurotan.
Ikastaroa urrian hasi eta ekainera arte luzatuko da, eta talde bakoitzean izena ematen duten ikasleekin zehaztuko da saioen egun eta ordutegia. Gutxienez, 8 lagun beharko dira taldea ateratzeko, eta prezioa aldatu egin liteke; gero eta lagun gehiago, orduan eta merkeagoa izanen da ikas­taroaren prezioa.

Dekorazio margogintza, apirilera arte
Beste ikastaroa, dekorazio mar­­­gogintza, urritik apirilera bi­tartean emanen da, osti­ra­le­tan, 16:30etatik 19:00etara. He­men ere, gutxienez 8 lagun beharko dira taldea osatzeko, eta kasu horretan, prezioa 250 eurokoa izanen da.
Teknika desberdinak lan­duko dira ikastaroan: altza­ri­ak berritu, koadroak margotu, egurra landu eta apaindu...

Izenematea, ostegunera arte
Udaletxera jo behar da izena emateko, ostegunera arte, 09:00etatik 12:30etara. Ordain­ke­tetarako kontu korron­tearen zenbakia aurezktu beharko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!