Ariketarako eguna zehaztuta, famili langile izateko oposizio lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 24a, 02:00

Nafarroako Aldizkari Ofizialak atzo argitaratutakoaren arabera, zehaztu da Arano, Goizueta, Leitza eta Aresoko famili langile izateko oposizio lehiaketarako behin betiko onartu diren izengaien zerrenda. Era berean, oposiziko aurreneko eta bigarren ariketak egiteko eguna ere zehaztu da: irailaren 30ean eginen dira, 13:00ean bata eta 16:00etan bestea, Leitzako Erleta Eskolan. Zerrenda ikusteko, ikusi Nafarroako Aldizkari Ofizialaren atzoko alea: www.navarra.es.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!