Asteazkenera arteko epea, Aranorako igoerarako izena emateko

Kronika - Erredakzioa 2016ko irailaren 24a

Gaur zortzi, urriaren 1ean egingo da Aranora igoera, goizeko 11:00etan Ereñotzutik aterata, eta gero bazkaria izango da Kontzejun, 14:00etan. Izena emateko epea asteazkenean bukatuko da, Irrintzin; zehaztu behar da, zein doan bizikletan eta zein bazkaltzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!