Lau partidu, pelotariek

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 24a, 02:00

Gipuzkoako Txapelketari ekin zioten aurreko astean Hernaniko pelotariek, eta atzo eta herenegun hainbat partidu jokatu ondoren, beste hiru izango dira gaur. 
Nagusiak izango dira goiz­tia­rrenak, goizeko 10:00etan jokatu­ko dute Azkoitian Urkizu eta Laba­kak, azkoitiarren aurka. Leku berean, baina arratsaldeko 15:30e­tan, daukate hitzordua Lazkano eta Berasarte jubenilek. 
Azkeneko partidua, aldiz, Her­nanin bertan izango da arra­tsaldeko 16:30etan hasita. Bertan izango dira, besteak beste, E. Garmendia eta Lasa kadeteak, Izuruneko pelotarien aurka.

San Migel Txapelketa, Oñatin
Bestalde, San Migel Txapelketa ere jokatuko da gaur, Oñatin. Arra­tsaldeko 18:00etan izango dira partiduak, eta bertan hartuko dute parte Zabala eta Arizmendi hernaniarrek, Agirremalloa eta Ibarlozaren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!