Udalak diruz lagunduko ditu AEKn euskera ikasten duten herritarrak

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 24a, 02:00

Astigarragako AEKk jakinarazi duenez, Udalak euskara ikasi eta hobetu nahi duten herritarrak animatu ditu AEK euskaltegian izena ematera. Oharrean dioten moduan, horren adierazgarri da Olaia Pastoriza zinegotzia euskaltegira gerturatu izana, babesa ematera.

Laguntzak, Udaletik
Aurreko urteetan hasitako bi­dea­ri segida eman, eta Uda­lak diruz lagunduko ditu euskaltegian arituko diren herritarrak. Azaldu dutenez, arazo ekonomiko larriak izan eta agiri bidez justifikatzen dutenek, %100 jasotzeko aukera izango dute. Laguntza bera jaso ahal izango dute, baita ere, 12 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoek, langabezian daudenek eta merkatariek. Gainerako herritarrek matrikularen %75a jasoko dute ikasturte bukaeran. In­for­­mazio gehiago behar edo euskaltegian izena eman nahi dutenek hiru modu di­tuz­te: kultur etxeko bigarren solairura jo, 607 610 687 telefonora deitu edo astigarraga@­aek.eus  helbidera idatzi.
 

Postua, Sagar Uzta jaian
Sagar Uzta jaiaren bueltan postua jarriko du AEKk bihar. Sagar zaku lehiaketa ere an­to­latu du: zakuaren pisua as­matzea izango da erronka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!