Azkeneko karrera irabazita itxi du Amonarrizek, jubeniletako zikloa

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 23a, 02:00

Podiumeko kajoi altuenetik itxi du Ander Amonarriz hernaniarrak, jubenil mailako zi­kloa. Mendatan (Bizkaia) izan zuen denboraldiko azkeneko lasterketa: «berez, aurreko as­te­buruan bukatu behar nuen, baina maila ona eman arren, emaitzak ez ziren hain onak izan, eta amorrazio pixka bat neukan. Horregatik joan nin­tzen Mendatara, eta irabazita, gustorago bukatu dut denboraldia», dio Amonarrizek.
Txirrindulariak berak, urte honen balorazio ona egiten du: «maila ona eman dut, batez ere ekainetik aurrera, eta emai­tzak ere onak izan dira. Hala ere, izan zitezkeen hobeak».

Afizionatuen mailara «salto haundia», AMPOrekin
Orain, jubenil maila utzi eta afizionatuetara pasa beharko du hernaniarrak: «salto haun­dia izango da, baina disfruta­tzea espero dut», dio gogotsu. AMPO taldearekin ariko da kategoria berrian, bere oraingo taldea, Andoaingo, ez baita lehiatzen afizionatuetan. Ez du guztiz berria izango talde goierritarra, hala ere. Jubeni­le­tan, lasterketaren bat egin izan du haiekin, Iruñerriko Itzulia adibidez; 27garren izan zen, eta taldeko onena.
Txirrindularitza, ikasketekin bateratuko du hernaniarrak, goi mailako ziklo bat ikas­ten ari baita: «mekanizatua ikasten ari naiz, eta pentsatzen dut, ez dudala inongo arazorik izango biak batera egiteko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!