Kontzertua gaur Leokan, eta egun osoko programa bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 23a, 02:00

Berdintasunaren arloak bi zita garrantzitsu dauzka Her­nanin, gaur eta bihar. Aurre­nekoa, Jabetze Eskolen ikasturteari hasiera emango dion kontzertua izango da: Celia Okonek eskainiko du, gaur gaueko 22:00etan, Leokako la­ba­deroan. Hori dela eta, itxita egongo da Portura dijoan ka­lea, 21:45etatik 00:00etara.
Abeslari eta modelo hernaniarra da Okon, jatorri afroportugaldarrekoa, eta hainbat musika estilo fusionatuko ditu, Isabel Martinez Balles­te­rosen Bajo las jaulas izeneko performanceak lagunduta.

Jardunaldiak, bihar
Bihar, berriz, egun osoko programa prestatu dute Herna­niko Udalak eta Berdintasun Kontseiluak. Jardunaldiak an­to­latu dituzte, Emakumeen Etxea definitzeko prozesu partehartzaileari hasiera emateko. Goizean, hitzaldi, solasaldi eta esperientziak izango dira Biterin. Eta arratsaldean, aurkeztuko dituzte Koman­ditario berriak proiektua eta Andre­kale ikusentzunezkoa.

EMAKUMEEN ETXEA
Jardunaldiak, Biterin
09:30-09:45, Aurkezpena.
09:45-10:45, Emakumeen etxeak eta feminismoaren eraldaketak. Mari Luz Esteban Galarza.
11:15-12:30, Emakumeen Topa­lekuen esperientziak ezagutuz: Basauri, Arrasate eta Ermua.
12:30-14:00, Hernaniko Berdin­ta­sunaren eta mugimendu feministaren aldeko txango historikoa tailerra.
14:00, Klownklusioak. Virjinia Imaz Quijera, Oihulari Klown.

‘Komanditario berriak’ proiektuaren aurkezpena
20:00, Ekhiñe, Kandela eta Pantxaren kondairaren ibilaldia, Zinkoeneatik hasita.
21:00, Andrekale ikusentzunezkoaren emanaldia, Andre Kalean (euria egingo balu, udaletxeko arkupeetan).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!