Desgaitasuna dutenen tokian jartzea, Mugikortasun Astearen aurreneko zita gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 23a, 02:00

Gaur hasiko da Mugikortasun Astea Hernanin, eta hasiera emateko, beste be­hin, ginkana egokitua anto­la­tu dute Koxka elkartea, Kemen, Hernades, Agi eta AGAEBek. 
Atsegindegin izan­go da, arra­tsaldeko 17:30etan hasita, eta 19:30etara arte egongo dira bertan. Batetik, proba ezber­dinak egingo dituzte, bakoitza desgaitasun batekin lotuta. Helburua da, desgaitasunen bat duenaren tokian jartzea: «haiek egunero sufritu behar izaten dituzten zailtasunen berri ikastea nahi dugu, baina modu dibertigarrian», azaldu du Koxka elkarteak. Gainera, proba bakoitzean puntuatuko dute parte hartzaileen gogoa, sinpatia...

Aurpegiak margotu, txapak, pinturak, txokolatea... 
Eta bestetik, tailerrak ere ja­rri­ko dituzte. Aurpegiak mar­go­­tzen arituko dira FEDER elkar­teko kideak, txapa eta pintura tailerrak izango dira, eta txo­kolatea ere emango dute.
Koxka elkarteak gonbitea luzatu die herritar guztiei, bertaratu eta parte hartzeko, «ikusle bezala besterik ez bada ere», animatu dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!