Solasaldia gaur, eraikuntza sozialaz

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 22a, 02:00

Eraikuntza sozialari buruz, solasaldia antolatu du gaur EH Bilduk, hauteskunde kanpainaren barruan: Txanpona­ren beste aldea; eraikuntza so­ziala. Biteri kultur etxean izan­go da saioa, arra­tsaldeko 19:30etan hasita, eta bertan egongo dira Ander Ro­driguez, Fermin Laz­kano eta Elena Beloki.
EH Bilduk bere programan jaso dituen hainbat gai landuko dituzte solasaldian; besteak beste, erreskate soziala, guztiontzako lan duina, haur eta nerabeentzako errenta, pen­tsio duinak... Alderdiak na­barmendu duenez, «EH Bil­du­­rekin bat egiten dute beste modelo sozioekonomiko baten alde dauden hainbat langile, pentsionista eta langabetuk», eta gogorarazi dute, «35 orduko lanastea eta 1.200 euroko soldata minimoa» proposatzen dituela alderdiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!