65 urtetik gorako herritarrentzat, zerbitzu gida bat osatuko dute. Hala erabaki zuen Jubilatuen Mahaiak, asteartean egin zuen bileran.
Udaleko Zerbitzu Sozialek eta jubilatuen hainbat ordezkarik osatu dute taldea, Jubilatuen Mahaia izendatu dutena, «adin tarte horrekin zerikusia duten programak, planak eta politikak elkarlanean erabakitzeko», Hernaniko Udalak azaldu duenez.
Mahai hori osatzen duten kideak honakoak dira: Xabier Lertxundi, Zerbitzu Sozialetako lehendakaria; Goiz Eguzki, Odol Emaileen Elkartea, Emakumeen Elkartea, Amher eta Caritaseko ordezkariak; eta beste zenbait herritar.
Asteartean egin zuten batzarrean, landu zuten 65 urtetik gorakoentzat zerbitzu gida hori osatzeko proposamena, eta zein informazio bildu zerbitzu gida horretan.