Ioritz Arrietak prestigio haundiko txapela, Altsasun

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 21a, 02:00

Izugarrizko maila ematen hasi dute denboraldi berria ere, pelotari hernaniarrek. Aurre­ko asteburuan bi txapela lortu ba­zituzten, hirugarrena ere gehitu dio palmaresari Ioritz Arrietak, asteburu honetan. Santo Cristo de Otadia torneoa irabazi du Altsasun, Landiribar nafarrarekin. Prestigio haundiko txapelketa da, 47 urteko historia duena.
Ederki kostata lortu zuten, hala ere. 22-21 nagusitu ziren finalean, Iriarte eta Eskirozen kontra. Ondo ekin zioten partiduari, 10-5 aurreratuta, Landiribar atzean segu­ru eta Arrieta diferentzia markatzen. Baina berdintzea lortu zuten kontrarioek (10-10), eta ordutik aurrera, oso berdinduta joan zen partidua, tanto luzeekin eta ikuskizun ederrarekin. Ikusleek zutik eskertu zu­ten lau pelotarien lana, azkeneko tantoa Arrieta eta Lan­di­ribarren alde bukatu zenean.
Horrela, iaz lortutako txapela errepikatu du Arrietak.

Pelota Eskolan apuntatzeko, frontoian arratsaldero
Bestalde, Pelota Eskolak jakinarazi du, haurrek aukera dau­katela oraindik, CD Herna­niko pelota eskolan apunta­tzeko, denboraldi honetarako.
Apuntatu daitezkeen haurrak dira, 2008, 2007, 2006 eta 2005 urteetan jaiotakoak. Nahi dutenek, kiroldegiko frontoitik pasa behar dute, astelehenetik ostiralera, arratsaldero 18:00etatik 19:00etara, eta Ru­fino Rekalde delegatuaren galdera egin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!