Kilometroetara joateko autobusa, Doberak

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 26a, 02:00

Bergaran izango dira Kilo­metroak, datorren igandean, Aranzadi ikastolak antolatuta. Eta bertara joateko, autobusa jarri du Hernanitik, Dobera Euskara Elkarteak. Goizeko 09:00etan abiatuko da Atsegindegitik, eta 19:00etan bueltatu Bergaratik.
Txartelak, elkartearen bu­legoan (Larramendi, 11) erosi daitezke, ostegunera arte: baz­kideek 10 euro, besteek 12 euro.
Autobusa ateratzeko, 30 la­gunek apuntatu beharko dute. Informazio gehiagorako: bulegoan, dobera@dobera.eus, edo 943 33 27 99.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!