Urriaren 2an izango dira Kilometroak aurten, Bergaran, eta bertara joateko, autobusa jarriko du Dobera Euskara Elkarteak. 09:00etan abiatuko da Atsegindegitik, eta 19:00etan bueltatu Bergaratik. Txartelak Doberaren bulegoan eskuratu daitezke (Larramendi 11), irailaren 29ra arte: bazkideentzat 10 euro, besteentzat 12 euro. Informazio gehiago: bulegoan, dobera@dobera.eus edo 943 33 27 99.