Albako Harrirako, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2016ko irailaren 21a

Igande honetan, irteera egingo du Mendiriz Mendik, Baztango inguruetan barrena. Urkiagatik Albako Harrira igoko dira, eta Elizondora jaitsi. Apuntatzeko, bulegotik pasa behar da (Iturregi plaza) bihar, 20:00ak eta 21:00ak bitartean. 11 euro dira bazkideentzat, eta 14 euro besteentzat. Atsegindegitik abiatuko da autobusa, goizeko 07:30etan, eta bueltan izango dira 17:00etarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!