Larunbatean hasiko da partaidetza prozesua, Emakumeen Etxea definitzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 21a, 02:00

Hastear dago Hernaniko Ema­kumeen Etxea definitzeko pro­zesua, eta horretarako, jardu­naldiak antolatu dituzte la­run­bat honetan, Biterin. Goizeko 09:30etan hasiko dira, eta ber­tan izango da aukera, eza­gu­tzeko Emakumeen Etxeak zer diren, nola funtzionatzen du­ten, beste herrietako espe­rien­tziak... Hitzaldia eskainiko du Mari Luz Esteban antro­po­lo­go­ak; Arrasate, Ermua eta Ba­sauriko esperientziak ezagu­tzera emango dituzte; Virjinia Imazen Klownklusioez goza­tze­ko aukera izango da; eta Komanditario berriak proiek­tua eta Andrekale ikusen­tzu­nezkoa aurkeztuko dituzte iluntzean.

Celia Okon ostiralean Leokan, Jabetze Eskolekin hasteko
Bestalde, ostiral honetan izan­go da Celia Okonen kontzer­tua, Leokako labaderoan, ga­ue­ko 22:00etan. Jabetze Eskolen ikasturte hasierako emanal­dia izango da, hain justu aurreko astean bertan behera geratu zena, eguraldi txarra egin zuelako. Hainbat musika estiloren arteko fusioa eskai­ni­ko du, jatorri afropor­tugal­darreko musikariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!