Kamixetak eta zapiak prest, festarako!

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 21a, 02:00

Iritsi da urteroko jaia, Kara­beleko auzotarrentzat. Larun­bat honetan ospatuko dute Karabel Eguna, eta hutsik egin gabe, protagonista izango dira tortilla txapelketa, bazkaria eta bingo herrikoia, besteak beste, egun osoko egitarau za­balean. Goizeko 10:00etan hasi, eta gauerdira arte luzatuko baita festa. Eta tartean, maki­na bat ekintza izango dira haurrentzat: bilaketa sorpresa, buruhaundiak, pailazoak, jo­ku­ak, txokolatada...

Txartelak, kamixetak eta zapiak, arratsaldez salgai
Bazkarirako eta bingo herri­koi­rako txartelak, astean zehar salduko dituzte: parkeko etxo­lan, arratsaldez. Bertan erosi daitezke, baita ere, jaietarako kamixetak eta zapiak.

KARABEL EGUNA
Karabel auzoan
Irailak 24, larunbata

10:00, Diana.
10:45, Bilaketa sorpresa.
11:30, Buruhaundiak.
12:00, Tortilla txapelketa. Tortillak aurkezteko epea, 11:45ak arte. Bi sari egongo dira: goxoena eta bereziena.  Bina afari Latxunbe tabernan.
12:00, Kiki eta Koko pailazoak.
14:00, Bazkari herrikoia, paella barrikotea.
15:30, Bingo herrikoia.
17:00, Haurrentzako jokuak.
19:00, Txokolatada.
20:30, DJ Nemus.
21:15, Zezen suzkoa.
00:00, Jaien amaiera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!