Denboraldi berriari ekin zion Mundarrok asteburuan, EAS 08 taldearen kontra, eta hasiera ezin hobea izan zen: 2-1 irabazi zuten astigartarrek. Etxeko taldearen jokoa ordea, ez zen esperotakoa izan. Aurreneko partiduetako urduritasun hori nabaria izan zen zelaian.
Partidua hasi eta berehala jarri zuen etxeko taldea aurretik Argoitzek; korner baten ostean, lehenengo minutuan sartu zuen gola. Aurreneko laurdenean Mundarro izan zen nagusi; nahiz eta atsedenaldira bitartean, EAS 08k gogor estutu zuen. Bigarren zatia ere, antzeko joan zen, eta bisitariek minutu gutxi behar izan zituzten berdinketaren gola lortzeko; alboko sake luze bat izan zen, jokaldi klabea. Mundarrok ez zuen amore emateko asmorik, eta partiduko jokaldirik onenean etorri zen garaipenaren gola: Igorren pase baten ondoren, Gutik sartu zuen gola, baloia gurutzatuz: 2-1. Handik aurrera ondo eutsi zion Mundarrok, eta hiru puntuak lortu zituen. Garaipen garrantzitsua izan zen larunbatekoa, denboraldi hasierako tentsioa askatzeko eta morala hartzeko. Datorren partidua Andoainen jokatuko dute, Euskaldunaren kontra.
Bigarren taldeak, ezin
Errigional mailan aritzen den bigarren taldeak ezin izan zuen Amara Berriren kontra. 3-2 galdu zuten, jokoz kanpo jasotako gol bat medio; azken minutuan, arbitroak penaltia pitatu zuen «sinesgaitza izan zen penaltia», astigartarrentzat. Mundarroren golak Joxe Mari eta Ander Mendiburuk sartu zituzten; azken honek, falta jaurtiketa batean.