Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainari bukaera emateko pintxo potea antolatu du EAJk etzi, ostiralean. Festa Norberto Almandoz plazan izango da, Correos postetxea dagoen plazan, 19:00etan hasita. EAJk astigartarrak gonbidatu nahi izan ditu, gerturatu eta ondo pasatzera.