Tailerra eta informazio ematea, datozen egunetako ekintzak

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 21a, 02:00

Astigarragako EH Bilduk hain­­­bat ekitaldi antolatu ditu her­rian azken egunetan, igan­dean Eusko Legebiltzarre­ra be­gira izango diren hautes­kun­­deak medio. Joan den igan­dean, Mugikortasun As­tea­re­kin bat egin eta bi­zikleta mar­txa egin zuten herrian ba­rre­na. Astele­he­ne­an Rebeka Ubera izan zen Foru Plazan,  osasun eta hezkuntza sistema propio­aren inguruan herritarre­kin hitz egiteko asmoz.
EH Bilduk jakinarazi due­nez, datozen egunetan ere izango dira ekitaldiak. Gaur esaterako, 19:00etan, tailerra antolatu dute Arrobitxulon. Bihar berriz, ordu berean, in­for­mazio bana­keta egingo du­te Joseba Ba­randiaran Pla­zan. Eta ostiralean, Donostian izan­go den mitin jaiera elka­rrekin joateko deia egin dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!