Aginagako Txapelketako final laurdenetan lau astigartar izan ziren aurrez aurre, herenegun: Exposito-Santxez eta Loidi-Gurutzealde. Giro ederrean joan zen partidua, herriko jende ugari gerturatu baitzen animatzera. 12-4 aurreratu ziren Loidi eta Gurutzealde, eta nahiz eta Exposito eta Santxezek gerturatzea lortu, beraientzat izan zen garaipena: 22-19. Finalerdietarako pasea lortuta, astelehenean du Astigarragako bikoteak hurrengo zita, Aginagan.