Behin betiko onarpena eman zion larunbatean, Astigarragako Udaleko plenoak, Hiri hondakinak bildu eta tratatzeko Udal Ordenantza berriari. Bertan txertatu dituzte, EH Bilduk aurkeztutako alegazioak, bi izan ezik. Horrela, abstenitu egin zen EH Bildu, eta alde bozkatu zuen EAJk.
Aho batez onartu ziren gainerako puntuak: alokairu sozialerako oinarrietan zuzenketa bat egitea, herri bideak berreskuratzeko espedientea, zenbait lursail eta bide Udalarenak diren edo ez ikertzea, eta 2017ko zerga fiskalak.
Galderen puntuan, Andoni Gartziak (EH Bildu) kritikatu zuen, besteak beste, Udal Gobernuak ez duela Partehartze Ordenantza bete, aurrekontu partehartzaileetan.