Sagardo berriaren etorrera, festa giroan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 21a, 02:00

Sagarra biltzen hasteko ga­raia iritsi zaie Astigarra­gako sagardogileei; hasi dute sa­gar­do berria egiteko pro­ze­sua. Eta hori, bada festarako nahikoa motibo. Bihartik igandera Sagar Uztaren jaia antolatu dute herrian, pro­zesua erakutsi eta he­rri­tartzeko asmoarekin. 
Pintxo-potea izango da bihar, aurreneko ekitaldia. Herriko tabernetan saga­rretik eratorritako pintxoak izango dira aukeran.

Bi ekitaldi, Santiomendin barrena
Larunbatean berriz, bi plan jarri dituzte aukeran: mendi buelta eta erronka. Mendi buelta Sagardo bi­dean zehar egingo dute, eta fa­milia gi­roan egiteko apro­posa da. Jo­su Osarekin ba­ter­a egingo du­­te buelta, eta haur zein hel­duek, San­tia­go­mendiko sa­gastietan dau­den sagar barietate ezberdi­nak ezagutu eta probatzeko aukera izan­go dute. Goizeko 09:30etan aterako dira Foru Plazatik, eta 13:00ak in­gu­rurako buel­tan izango dira.
Goiz partean baita ere, kasu honetan korrika eta bizikletan, Sagardobide Erron­­­­ka anto­la­tu dute. Hiru­ga­rren edizioa da aurtengoa, eta aurreko­etan bezala, erre­leboka jo­ka­tuko dute. Aurten 10 taldek hartuko dute parte, sagardotegien izenekin. Bi neska eta bi mutilek osatuko dute talde bakoitza, eta bi modalitateetan ari beharko dute. Goizeko 10:00etan hasiko da erronka Foru Pla­za­tik aterata, eta bi ordu eta erdi inguru iraungo duela aurreikusi dute. 

Festa eguna, igandean
Igandea izango da Sagar Uz­taren egun haundia. Musika Eskolako txistu­la­riek esna­tu­ko dute herria, eta bere­ha­la ibi­liko dira Argazki Rally­ko partaideak kamarak es­kuan hartu, eta hara eta ho­na. Izan ere, bederatzigarren edizioa izan­go da jokoan, goizeko 10:30etan hasita. Argazkiak egi­tea gustuko duen edonork hartu dezake parte, izena eman­da. Lehiaketan sagar uzta jaiaren barruan ate­ra­ta­ko 6 argazki aurkeztu behar dituzte. Hiru sari banatuko di­ra: bilduma onena, bigarren sail­katua eta publikoaren sa­ria. Sari banaketa urriaren 14an egingo dute, Sagardoe­txean, iluntzeko 19:00etan.
Goizeko 11:00etan hasita berriz, Museo Enogastr­o­no­mikoen Sarea­ren tailerra an­tolatu dute; eta ordu berean izango dira Pla­zan, hau­rren­tzako tailerrak eta jolasak. Sagarraren azoka ere, eguer­dira bitartean izan­go da: sa­garren era­kusketa, dasta­keta eta salmenta; sagardo dasta­ke­ta; saski, txe­rtaketa eta aba­rren era­kustaldia; herriko ba­se­rr­itarren produk­tu sal­men­­ta, trikitilariak...  Urteko au­­rrene­ko muztioa probatu nahi duenak ere, izango du au­kera igandean: sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea egingo dute plazan. Sagar dantzarik ez da faltako, eta ezta txalaparta doi­nu­rik ere.  Eguneko beste eki­tal­di nagusia Kizki eguna izango da. Lortuko ote dute 700 kizki lagun elkartzea? Kizkiak egunean bertan eskuratu daitezke euro batean. Bazkal­tzera geratu nahi duenak ere, izango du aukera igandean: tiketak salgai daude Zipotza eta Ikatzan, 10 euroan. Eta eguna bukatzeko, herrien arteko sagargintza desafioa antolatu dute. Asteburu bo­robila izango da, datorrena! 

XVI. SAGAR UZTA JAIA  Irailaren 22tik 25era

Irailak 22, 19:00-21:00, pintxo-potea herriko tabernetan, sagarraren eratorriekin egindako pintxoekin.

Irailak 24, 09:30-13:00, Sagar Motak Ezagutuz, familian egiteko mendi-buelta, Santiomendiko Sagardo Bidean zehar. Josu Osak gidatuta, Santiomendiko sagastietan dauden sagar barietate ezberdinak ezagutu eta dastatzeko aukera izango da*.

Irailak 24, 10:00-13:00, III. Sagardobide Erronka errelebo proba. Aurten, lau taldek hartuko dute parte proba honetan: Alorreneak, Gurutzetak, Ipintzak, Kaxkarrek, Lizeagak, Petritegik, Rezolak, Txopinondok, Zapiainek eta Zelaiak. Eta bakoitzean bina neska-mutil ariko dira: aurreneko itzulian, mutilak bizikletan; bigarrenean, neskak korrika; hirugarrenean, neskak bizikletan; eta laugarrenean, mutilak korrika.

Irailak 25, Sagarraren Jaia Foru Plazan:
09:30, Musika Eskolako txistu ikasleen eta Txirriskla Txistulari Taldearen diana.
10:30-12:00, IX. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izenematea, plazan*.
11:00-14:00, Museo Enogastrono­mi­koen Sarearen tailer gastronomikoak*.
11:00-13:30, haurrentzako tailerrak eta jolasak.
11:00-14:00, Sagarraren azoka: sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta; sagardo dastaketa; saski, txertaketa eta abarren erakustaldia; herriko baserritarren produktuen salmenta; trikitilariak eta abeslariak herrian zehar.
11:00, Urteko uztako aurreneko muztioaren elaborazioa: sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea.
12:30, Sagar dantza eta kirikoketa.
13:00, Txalaparta eta muztio dastaketa.
13:00, Kizki Eguna. 700 kizki-lagun baietz!*
14:30, Herri bazkaria frontoian.
17:30, Herrien arteko sagargintza desafioa. 


*Izenemateak zabalik, 943 55 05 75 edo info@sagardoarenlurraldea.eus:  Sagar Motak Ezagutuz ibilbiderako Argazki Rallyrako, Kizki Eguneko erronkarako eta tailer gastronomikoetarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!