Mahai informatiboa gaur, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 20a, 02:00

Bere hauteskunde programaren puntu ezberdinak azaltzeko, mahai informatiboa jarriko du Elkarrekin Podemos alderdiak, gaur arratsaldean, Plaza Berrin. 16:00etatik au­rre­ra egongo dira bertan.
Nahi duten herritar guztiek, aukera izango dute bertaratzeko, eta Elkarrekin Po­de­mos alderdiaren programa eta asmoak gertutik ezagutzeko, irailaren 25eko hauteskundeei begira; Eusko Lege­bil­tzarrerako hauteskundeei begira, hain zuzen ere.

Artisau pintxoak ere aukeran, postuan bertan
Gainera, informazioa jaso ba­karrik ez, bertaratzen direnek aukera izango dute artisau pintxoak dastatzeko; Herna­ni­­ko komertzio eta ta­berna ez­berdinek egindako pintxoak, gainera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!