EH Bilduri babesa erakusteko, agerraldia eta taldeko argazkia egin zuten Galarretan, Hernaniko Udaleko alkate eta zinegotzi direnek, eta aurreko legealdietan izandakoek; «garai, alderdi eta sigla ezberdinetan Hernaniko Udalean ordezkari politiko izandako herritarrek», hain zuzen ere.
Bertan, bat egin zuten EH Bilduk Gasteizko Parlamenturako egindako proposamenarekin, eta aldarrikatu zuten irailaren 25eko hauteskundeetan «bozka EH Bilduri ematearen garrantzia».
Solasaldia Biterin, etzi
Ostegun honetan antolatu du kanpainako hurrengo ekitaldia EH Bilduk. Solasaldia egingo dute Biterin, arratsaldeko 19:30etan: Txanponaren beste aldea: eraikuntza soziala.
Bertan izango dira Ander Rodriguez, Elena Beloki eta Fermin Lazkano, eta landuko dituzte, EH Bilduk bere programan dituen hainbat gai.
Boto paperak, egun hauetan
Azkenik, EH Bilduk jakinarazi du, egunotan iritsiko direla etxeetako buzoietara, alderdiari bozkatzeko boto paperak. Norbaitek ez baditu jasotzen, Garinen eta ohiko beste tokietan dauzka eskuragarri.