Irigoieneko sagardoa, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 24a, 02:00

Lehengo ostiralean egin zuen Txantxangorri elkarteak XXXIII. Sagardo Txa­pel­keta, eta Irigoienekoa izan zen txapelduna. Segidan sailkatu ziren Alorrenea, Barkaiztegi eta Petritegi, hurrenez hurren. Guztira, 156 lagun bildu ziren afaritarako eta sagardoak dastatzeko; 10garren mahaiak saria jaso zuen, gainera, puntuazio onenak emateagatik. Giro ederra nagusitu zen, eta parte har­tu zuten gainontzeko sagardotegietako zukuek ere, maila polita erakutsi zu­ten: Iparragirrek, Itsas-Buruk, Otsua-Eneak, Lizeagak, Bereziartuak, Eulak, Gaz­ta­ñagak, Zelaiak, Oiarbidek, Astiazaranek eta Larre-Gainek, hain zuzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!