Udalak martxan jarritako aurrekontu parte-hartzaileen bigarren fasea martxan da. Etxeetara bidali dituzte prozesuan aurrera egin duten herritarren bost proposamenak, eta orain, horietako bat aukeratzeko garaia iritsi da.
Aste honetan zehar boto-paperak biltzeko kutxak jarri dituzte: gaur, Norberto Almandoz Plazan (09:00-10:00 eta 19:00-20:00) egongo dira; bihar Ergobian (12:00-14:00), Plazetxen (18:00-19:00) eta Bentan (19:30-20:30); eta asteazkenean, Joseba Barandiaran Plazan (12:00-14:00) eta Arrobitxulon (18:00-20:00).