Ireki da AEK euskaltegiko euskera ikastaroetan izena emateko epea. Astigarragako AEK Kale Nagusiko 48garrenean dago, eta bulegoa irekita daukate astelehen eta asteazkenetan, 09:00etatik 13:00etara eta astearte eta ostegunetan, 17:30etatik 19:30etara.
Izena eman edo informazioa eskatu daiteke, baita ere, telefonoz, 607 610 687 zenbakian, edo astigarraga@aek.eus helbide elektronikoan.
Aukera zabala
Edonorren beharretara egokitutako ikastaroak izango dira aurten ere. Batetik, astean bitan, hirutan edo lautan jaso daitezke klaseak, goiz, eguerdi, arratsalde edo iluntzeetan.
Bestetik, maila guztietako taldeak osatuko dira, eta mota guztietako azterketak prestatzen ere lagunduko dute. Era berean, autoikaskuntza metodoa ere aukeratu daiteke, eta ikasitakoa indartzeko, Zilegi Eskolak eta Mintzalagun programa ere izango dira.
Udalak, dirulaguntzak
Gainera, Udalak dirulaguntzak ematen ditu; kasu batzuetan, matrikularen %100 ordaintzen du: lan gabe egonez gero, 0-12 urte bitarteko haur baten guraso izanez gero, edo merkataritzan lan eginez gero. Gainontzekoentzat matrikularen %75 ordaintzeko laguntzak ere badira.