Zazpi etxebizitzen zozketan izenematea, irekita

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 10a, 02:00

Ergobiako eremuko Aiotza­tegi kaleko 4garren portalean, alokairu sozialeko erregi­me­nean, babes ofizialeko 7 etxebizitza zozketatuko ditu Astigarragako Udalak. 
Uztailaren 16ko Plenoan onartu ziren zozketarako baldintzak, eta uztailaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren. Astigarragako udaletxearen web­gunean ere irakurri dai­tez­ke: www.astigarraga.eus.

Izenematea zabalik, irailaren 19ra bitartean
Zazpi etxebizitza horien zoz­ketan parte hartzeko izene­ma­tea irekita dago, eta irai­laren 19ra arte izango da eskabideak aurkezteko au­kera, Astigarragako udale­txean.
Eskaera egiteko aurkeztu behar dira, besteak beste, eskabide orria, familia li­burua, NANaren fotokopiak, edota errol­da ziurtagiriak. Bete be­ha­rreko baldintzen artean, berriz, nahitaezkoa da eskatzailea adin nagusikoa izatea, urtean gutxienez 3.000 euro eta gehienez 21.000 euro arteko diru-sarrerak eduki­tzea, eta Astigarragan errol­da­tua egotea edo egon izana ziurtatzea, edo bertan lan egitea. 
Zozketa non eta noiz egin­go den, aurrerago zehaztuko dute.

Garaje eta trastelekuekin
Zozketatuko diren zazpi etxebizitzetako bat egokitua dago ezintasunen bat duten pertsonentzako, eta denek dauzkate garajeak eta trastelekua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!