Asteazkenean hasi zuten, beste ikasturte batez, Berriketan egitasmoa. Hamabost bat lagun elkartu ziren, eta solasean aritu ziren, karten aitzakian gehienak, eta sudokuak eta gurutzegramak egiten besteak. Asteazkenero elkartuko dira, 17:00etatik 19:00etara, eta arratsaldea giro ederrean pasa nahi duena, gonbidatuta dago!