Igande honetan egingo du bigarren Mendi Jaitsiera Xalaparta Elkarteak, Aranotik Hernanira. Plana da: 07:15etan Aranora joango dira autobusean; bertatik abiatu eta 10:30etan Azketako lepoan salda eta haragi egosia jango dute. Behin jaitsita, elkartean egingo dute bazkaria, 14:15etan, eta toka txapelketarekin bukatuko dute eguna. Joan nahi duenak, bihar eman ahal izango du izena azkeneko aldiz, elkartean bertan edo zuzendaritzako kideekin hitz eginez.