Beste urte batez, Gure artean euskaraz egitasmoa jarriko du martxan Dobera Euskara Elkarteak ikasturte honetan.
Mintzapraktika sustatzeko egitasmoa da hau, bi motatako euskaldunak biltzen dituena: batetik, euskeraz bizitzako ohitutarik ez dutenak; eta bestetik, euskera ondo menperatu eta zailtasunak dituzten euskaldunei laguntzeko prest daudenak.
Hiru-lau kideko taldeak
Bi motatako euskaldun horiek nahastu, eta hiru-lau laguneko taldeak osatzen dira, eta beraien beharretara egokitzen dira ordutegia, tokia, plana...
Gainera, taldeak osatzerakoan, partehartzaileen adina, zaletasunak... kontuan hartzen saiatzen da Dobera Euskara Elkarte; izan ere, modu honetan, kide guztien beharretara egokituz, parte hartzea erosoagoa da denentzat.
Astean behin, ordubeteko saioa
Talde bakoitza astean behin biltzen da, denen artean erabakitzen den egun eta orduan, eta gutxienez ordubetez aritzen da euskeraz mintzapraktikan. Edozein izan daiteke plana, betiere, denen artean erabakitakoa: lagun giroan paseatu, kirola egin, mendira joan, kafetxo edo tragotxo bat hartu, edo besterik gabe, elkartu eta elkarren konpainia eta solasaldiaz gozatu.
Izenematea, doan
Doberak antolatzen dituen saio hauek doan dira, baina izena eman behar da Doberan bertan: Larramendi 11n daukan bulegoan, telefonoz (943 33 27 99) edo helbide elektronikoaren bitartez (dobera@dobera.eus).