Partidu zaila zuten aurretik Hernaniko errugbilariek, baina uste baino berdintsuagoa izan zen norgehiagoka. 19-15 galdu zuten Ohorezko Mailako mutil hernaniarrek, eta denboraldiko aurreneko puntua lortu zuten, defentsa bonusari esker.
Zigor ostikadak nagusi, aurreneko zatian
Zigor ostikada batekin estreinatu zuten markagailua Independienteko kideek. Eta Hernaniko beste baten ondoren, hirugarren batekin bukatu zen aurreneko zatia, Independienteren aldeko markagailuarekin (6-3).
Entsaioak, ondoren
Bigarren zatia hasi bezain laster, beste zigor ostikada egin, eta aurreneko entsaio eta transformazioa egin zuen Independientek (16-3). Jarraian erantzun zion Hernanik eta bi entsaio eginda, ia berdinduta geratu ziren (16-15), baina bukaerarako, Independientek hartu zuen aurrea (19-15).
Hurrengo zita, Landaren
Larunbatean izango dute hurrengo zita, Cisnerosen aurka, 17:00etan, Landaren.