Bigarren saria Legorburuk, Lazkao-txiki bertsopaper lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 18a, 02:00

Aurreko igandean banatu zituzten Lazkao-txiki bertsopaper lehiaketaren 25garren edizioko sariak Ordizian, eta bigarren saria jaso zuen Iñigo Legorburu hernaniarrak helduen kategorian. Lesbosetik lana aurkeztu zuen Legorburuk; bertan, errefuxiatu siriarren dramari buruz hitz egiten du. 400 euroko saria, eta bere lana argitaratua ikusiko duen liburuxka jaso zuen saridunak. Aurreneko saria, ordea, Karmele Mitxelena oiartzuarrarentzat izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!