Udal zergak eta tasak ordaintzeko dirulaguntzak eskatzeko epea, irekita

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 18a, 02:00

Urtero bezala kaleratu ditu Udalak OHZ edo IBI zerga, eta hondakin-bilketa eta ur- hornidura eta saneamenduko tasak ordaintzeko dirulagun­tzak. Urriaren 31ra arte egin daitezke eskaerak, hain zu­zen, 2015eko IBI zergagatik, eta 2016ko tasengatik eskatu ahal izango dira laguntza horiek.

Laguntza desberdinak
Udala duela bi hamarkada baino gehiago hasi zen dirulaguntza hauek ematen eta helburua da diru-sarrera urriak dituzten familiak laguntzea. Horre­tarako, laguntza ezberdinak ematen dituzte, diru-sarrera horien arabera: OHZ edo IBIaren kasuan %50 edo %25eko deskontua; eta tasen kasuan, %100 edo %50ekoa.

Hainbat baldintza
Laguntzak jasotzeko, hainbat baldintza bete behar dira, besteak beste, diru-sarrera kopurua; ur kontsumoa 45m3 per­tsonako/urtean baino gutxiago izatea; etxebizitzaren ka­tastroko balioa 153.000 euro baino gutxiagokoa; ibilgailu ba­karra izatea; eta Hernanin erroldatua egotea  gutxienez urtebetez, eta Uda­larekin zo­rrik ez izatea. 
Baldintza horiek betetzen di­tuztenek, Hernaniko Harre­ra Zer­bitzuan (HHZ) egin dezakete eskaera urriaren 31ra arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!