Aurreko denboraldiaren bukaera ahaztuta, gaur hasiko dute berria Ohorezko Mailako errugbilariek. Santanderren izango dute aurreneko zita, San Roman zelaian, eguerdiko 12:30etan, eta bertako Independiente taldea izango dute aurreneko aurkari.
Partidu zaila, hasteko
Ez dute nolanahi hasiko denboraldia trikoloreek, partidu zaila izango dute aurretik. Izan ere, hirugarren izan zen Independiente aurreko denboraldian, eta maila altua zutela erakutsi zuten. Dena den, dena ematera joango dira hernaniarrak Santanderrera, eta ea punturen bat eskuratzeko aukera duten!
Mantentzea, helburua
Partidu zailarekin hasiko badute ere, Ohorezko Mailan jarraitzea dute helburu hernaniarrek.